XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JATORRIZKO BEKATUA PERTSIARREN ARABERA (X. mendea).

Koranak ez zuen onartzen jatorrizko bekatuaz Bibliak zioena.

Sinetsi beharrekoak eta bete beharrekoak edo ibadat delakoa bereizten ditu.

Lehenbizi ikus dezagun sinetsi beharrekoak zeintzuk diren eta kristautasunekoekin konpara ditzagun, ongien ezagutzen ditugunak berauek direlakoan.

Islameko oinarrizko ideiak izan ere, erlijio biblikoetatik (judaismotik eta kristautasunetik) hartuta bait daude.

Musulmanentzat beren sinesmenak erlijio profetiko horiek goi-mailako bikaintasunez biltzen eta osatzen ditu.

Mohamet Jainkoaren azken profeta da.

Goi-agerkundearen doktrina hartu dutelako, beste profeta batzuek (Abraham, Moises eta Kristok) hasitako lanaren hobekuntza da.

Jesusen ama Mariari begirunea diote.

Islamak Jainko bakarraren menpe egotea esan nahi du.

Jainkoaren menpe egoteak unibertsoko erdigunean Jauna (eta ez gizona) dagoela esan nahi du.